XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UNAMUNO EROA?

Mikel Argiñarena

Gizonon artean sortu dira aldi-aldian, banaka-banaka, ikusmen luzeko gizasemeak, aldiari aurrea arturik, ondoreko kulturari karater berezia erantsi diotenak.

Gizon aundi ta ospetsuak ortxe ezagutu izan oi dira aien balioaren neurririk ziurrena salletik aldegite orrek ematen bai digu.

Dardazio sakon aldi jakiñ baten barrenerako, kultura baten oñarrietaraño zabaltzen danean, gizadiaren iraupen instintoak gizartetik igarle oiek aurrerazten ditu urrena datozenak bideak irikita arkitu ditzaten.

Auek geroa oraingo aldira ekartzen saiatzen dira, edo obeki, gaurko gizona bat-batean beste aldi orretara eramaten, tartea ondo landu gabe.

Onela europar gizonak bere askatasuna ta seguridadea arrixku edo il-zorian ikusi zituanean ere ni orretan bildu zan eta ortik sortu da esistenzi-filosofia edo krisisaren filosofia.

Itxurak sarri ta sarri ukatzera bultzatzen bagaituzte ere, aitortu zagun filosofi onek lege sakona jarraitzen duela ta axalez agiri dezaken baño lojika zorrotzagoan tinkotzen dala.

Xamurregia da esistenzialismoak prolemak mai gañera ateratzen besterik ez dakiela salatzea, soluziorik ematen ez dakiela esatea.

Baliteke, ez dakit, ori ala izatea; baño orrek ez du esanai filosofi negatiboa danik.

Prolemaren soluziorik ez ezagutzea eta prolemarik ez egotea ez dira gauza berdiña.

Asko ta asko dira, prolema au biziki, bere aragian sentittu dutenak.

Larrimiña, gizona, bakardadea, Jainkoa, itxaropena, erlijioa, eriotza askatasuna; gai auek guziak erabilli dituzte beren literaturaren ( nobela bereziki ) zear.

Gizona bere larrimiñ eta eziñ egonakin irakurleari txokorik barreneneraño sartzen zaio.

Giza prolema auen ondoan gizonon beste arazoak antzuak dirudite; giro esistenzialixta orretan, prolema oñarri oietan agortzen dira gizonaren almenak.

Ta ementxe egin bear diogu Unamuno'ri bere txokoa.

Gizon au ulerkaitza dala bere pentsamentua ezagutzera ausartu diran guztiak aitortu digute.

Bai, nik ez dakit zer gertatzen zaigun Unamuno gure mintza-gai egiten dugunean.

Ez dakigu zein aietsetik eldu.

Bat-batean bide guziak galduta, bi uren erdian gelditzeko arrixkuan arkitzen da kritikoa.

Edozeiñ baten lojikan Unamuno ibiltari eroa da, bide jakiñik gabekoa; bere pentsamentua, berriz, bizia, egon-eziña ta batez ere, anarkixta.

Ezertxo benetan gorrotatzen bazuan klasifikazioaren batean arentzat leku egitea zan.

Unamuno kontradizio batekin bakarrik definitu diteke.

Ori berak ere ongi zekin.Izan ere, zer ez da esan gizon oni buruz?

Ereje, mixtiku, errazionalixta, antirrazionalixta? ez ote, gero, ori guztia?

Nik ez dakit Unamuno filosofoa dan edo ez.

Baietz diote batzuk; ezezkoan daude besteak.Unamuno'gan gauz bat arkitzen dugu gaurdiño iñork ukatu ez duena, areago, ukatu ezin ditekena gure gizona bera ukatu gabe, or asi ta or bukatu bai zuen bere egite guzia: erlijioa bere lan guztien oñarri ta gai ia bakarra dana.

Unamuno'ren lan osoa erlijio, fede giro bizian oraturik arkitzen da.

Konkretogorik esatea gauza ausartegia deritzait.

Etzan ez au ta ez bestea.Bakarra baizik.

Bere bizi osoa kezka, eziñ egon batek menperatzen du: norberaren illezkortasuna.Orra or erlijio guztia.

Ez da Jainkoa bere erlijioaren oñarria.

Ta Unamuno etzan atera iñoiz idatz gai ontatik iñora.

Berak aitortzen digu: ziur nago naia bat besterik ez dagoela, naia bat eta berdiña guztiontzat: gizonaren auzia; nerea, zurea, arrena ta guztiona dan auzia.

Gizonaren prolemagure eriotzaren bestaldean nere, zure, bestearen ta guztion konzientzia nola arkituko dan jakitea da . Ona Unamuno'ren muña.